Diario Vasco

Gaur ohiko plenoa izango da udaletxean

Gaur osteguna, abenduak 1, ohiko plenoa ospatuko da udaletxeko pleno aretoak arratsaldeko 20:30etik aurrera. Bertan landuko diren gaien artean hauek nabarmendu daitezke: kreditu gehigarrien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 2. zenbakiko espedientearen onespena, hala bada; 2015. urteko Kultur Asteko gastuen kitapena onestea, hala bada; 2016. urteko jaietako gastuen kitapena onestea, hala bada; Larraulgo Beobide baserritik Beobidegain auzora doan bidea hormigona-tzeko baimena eskaera. Gainera, Larraulgo Agiñezabal Handi baserriaren Sorohaundi zelaian, eraikin bat eraikitzeko obra baimenaren luzapena eskaera, Larraulgo Larrola baserriko erreteilua egiteko obra baimena eskaera eta Euskararen Nazioarteko Egunari buruzko adierazpena.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate