Diario Vasco

Euskararen Eguna Fleming Ikastetxean, gaur eta bihar

Abenduaren 3an, larunbata ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna baina Fleming Ikastetxean gaur eta bihar ospatuko dute. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Arratzain eta Arroako eskoletan. Gaur, Arroan, 11:30ean, Haur Hezkun-tzako ikasleek irratsaio berezia izango dute gurasoen partaidetzarekin.

Ostiral goizean, gaztaina jana eta euskararen txantxangorriaren horma-irudia egingo dira Arroako plazan eta arratsaldean, Euskal Jokuak.

Arratzainen, ostiral goizean eskola apainduko da eta arratsaldean, ikasleen irrintzi saioa, txiste kontakizunak eta Euskal Karaokea izango dira

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate