Diario Vasco

Ander Deunaren egunarekin amaitu dira jaiak

Ostolaza harrijasotzailea eta musika eskolako kideak.
Ostolaza harrijasotzailea eta musika eskolako kideak.

Ander Deuna zaindariaren omenez izan diren herriko jaiak atzo amaitu ziren. Eguraldia lagun asko izan ziren goiz eta eguerdiko ekintzetara hurbildu ziren pertsonak.

Eguneko ekitaldiei hasera emanez Txindata musika eskolako txistularien goiz eresia izan zen, herriko kaleetan zehar. 10:00etatik 14:00etara bitartean haurrentzako parkea izan zen Zubipen.

11:30ean Urmaiz abesbatzak abesturiko meza nagusia izan zen Ander Deunaren omenez. Herriko On Juan Kruz Mendizabal apaizak zuzendu zuen meza, herriko Parroko On Ramón eta beste bi apaiz laguntzaile izan zituelarik.

12:00etatik aurrera Udalak eskainitako hamaiketakoa, Baso-Txulo elkartearen laguntzarekin, herriko enparantzan. Ondoren herri kirol jaialdia izan zen Muxika egurastokian. Bi aizkolari bikote aritu ziren lehian. Xabier Zaldua eta Iñaki Azurmendi, Ugaitz eta Aratz Mugerza anaien aurka. Bi zatietan burutu zuten beraien lana, azkenean Xabier Zaldua eta Iñaki Azurmendik osatutako bikoteak irabazi zuen lehia, 16 minutuetan beraien lana bukatuz. Aizkolarien lanarekin txandakatuz, Ostolaza harrijasotzailea aritu zen kubikoarekin, errektangularrarekin eta bolarekin.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate