Diario Vasco

Altsasuko gertakarien aurrean, EAJk eta EH Bilduk mozio bat onartu dute

  • Aurrera ateratako mozioak lau puntu ditu

Udalba-tzarrak azaroaren 28an egindako bilkuran, besteak beste, Nafarroako Altsasu herrian azken asteetan jazo diren gertakariak direla eta, mozio bat onartu zuen.

Mozio honek lau puntu ditu: 1-Amasa Villabonako udalbatzak bere elkartasun eta babes osoa adierazten die auzi honetan 'terrorismo' delituagatik inputatuak izan diren pertsonei eta baita beren familia eta lagunei ere. 2-Amasa Villabonako udalbatza, gertakari honi dagokion delituaren kalifikazioa 'terrorismoa' izatearen kontra ager- tzen da eta Auzitegi Nazionaletik hartu diren kautelazko neurriak eta atxiloketak gaitzesten ditu. 3-Amasa Villabonako udalbatzak momentu honetan kartzelan eta dispertsatuta aurkitzen diren zazpi pertsonen berehalako askatasuna eskatzen du. Eta 4, Udalbatzak gehiengo osoz mozio hau babesten badu, Amasa Villabonako udalak, mozio honen edukia bidaliko dio Altsasuko udalari eta Auzitegi Nazionalari.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate