Diario Vasco

Aiestaran-errekan Santa Barbara ospatuko da igande honetan

  • Dantzariak eta bertsolariak izango dira, baita lagunarteko bazkaria ere

Aiestaran-errekako auzotarrek urteroko gisan ospatuko dute Santa Barbararen festa, abenduaren 4an, igandean.

Programa hau dago iragarrita iganderako: 12:30ean elizkizuna egingo da, Santa Barbararen kapera aurrean; ondoren dantzariak izango dira, 13:30ean, Lazkaoetxen, toka txapelketa izango da; 14:00etan, lagunarteko bazkaria Lazkaoetxe jatetxean; bazkalondoan, Zeberio eta Mañukorta bertsolarien saioa: 16:00etan, mus txapelketa eta 17:00etan, Arantxa Etxeberriaren musikaz gozatzeko aukera.

Bazkaritarako txartelak honako telefono honetara deituta har daitezke: Lazkaoetxe, 943.88.00.44.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate