Diario Vasco

Pilota desafioa jokatuko da datorren astelehenean Amezketan

Bertako zein inguruko pilotazaleentzat hitzordu benetan erakargarria dakar abenduaren 5ak Amezketara: hiru partida bilduko dituen pilota desafioa ospatuko da Larrunarri pilotalekuan 19:00etan.

Lau t'erdi barruan Iraitz Zubizarreta ataundarra eta Iker Salaberria goizuetarra ariko dira nor baino nor. Bi gazteak sasoi betean daude eta emaitza bikainak lor-tzen ari dira azkenaldian.

Buruz burukoan Usurbilgo Xabier Santxo eta Ultzamako Peio Etxeberria izango ditugu aurrez aurre. Bata zein bestea Joxean Tolosa Torneoko irabazle izanak dira, nagusien mailan gipuzkoarra eta jubeniletan, nafarra.

Eskuz binakakoak itxiko du asteleheneko pilota desafioa: Peru Labaka eta Aizpuru Errandonea eta Martinezen aurka ariko dira. Labaka sasoi betean dabil azkenaldian eta horixe demostra-tzeko aukera izango du astelehenean; Errandoneak ez dizkio, ordea, gauzak erraztuko. Beste horrenbeste esan genezake atzeko koadroetan ikusiko ditugun Aizpuru eta Martinezi buruz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate