Diario Vasco

Aurrera doa Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa

Bigarren asteburua igaro ondoren, Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa azken txanpan sartu da. Mutilen binakako zein bikote mistoen txapelketako kanporaketak final zortzirenetan daude jada, eta hurrengo partiden ostean ezagutuko dira final laurdenak jokatuko dituzten bikoteak.

Hurrengo partidak asteburu honetan izango dira eta finala datorren asteartean, jokatuko da 15:30etatik aurrera.

Gaur San Andres eguna

Berrobiko zaindariaren eguna izango dute gaur herritarrek. San Andres elizan 13:00etan Solastoki Jubilatu Elkarteko bazkide izan ziren hildakoen omenezko meza egingo da eta ondoren tremes-ogia banatuko da doan. Tremesa bahetu gabeko gari-irin egindako opila da, garai batean labea piztu eta tenperatura egokian zegoen jakiteko sartzen zena. San Andres egunean bedeinkatu egiten zen. Gero, jubilatuen bazkaria izango da Iriarte Jatetxean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate