Diario Vasco

Ander Deuna zaindariaren egunarekin amaituko dira gaur jaiak

Gaur emango zaie amaiera Ander Deuna zaindariaren omenez ospatu diren 2016ko herriko jaiei.

Eguneko ekitaldiei hasera emanez Txindata Musika eskolako txistularien goiz eresia izango da, herriko kaleetan zehar.

10:00etatik14:00etara bitartean haurrentzako parkea, Zubipe kiroldegian. 11:30ean Urmaiz abesbatzak abesturiko meza nagusia Ander Deunaren omenez eskainia izango dena. 12:00etatik aurrera Udalak eskainitako hamaiketakoa, Barduliarrak elkartearen laguntzarekin, herriko enparan-tzan. 13:00etan herri kirol jaialdia, Muxika egurastokian.

Arratsaldean,15:30etik 17:30era haurrentzako parkea, Zubipe kiroldegian. 17:30ean 'A fuego lento' Zumalakarregi kaleko karpan. Aurtengo jai nagusiei amaiera emanez, 19:00etan Demode Quartet taldearen eskutik kontzertua, Muxika egurastokian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate