Diario Vasco

Lehenengo garaipena Intxurreko gorengoen mailako taldearentzat

Santos Irazustabarrenaren mutilek 7 eta 2 irabazi zioten Beasaini.
Santos Irazustabarrenaren mutilek 7 eta 2 irabazi zioten Beasaini. / RENOBALES
  • Jubenilek eta infantilek ere jokoan zituzten hiruna puntuak poltsikoratu dituzte

Hamaika jardunaldiren ostean iritsi da Intxurreko gorengoen mailako taldearen lehen garaipena. Beasainen aurka jokatu zuten larunbatean Santos Irazustabarrenaren mutilek eta 7 eta 2 irabazi zuten. Garaipen honekin zazpi puntu dituzte sailkapenean; ea Idiazabalen jokatuko duten hurrengo neurketan behetik goranzko joera horri jarraipena emateko aukerarik baduten. Jubenilak ere garaile izan dira asteburuan ordiziarrei 3 gol egin eta aurkariaren markagailua hutsean utzita. Beñat Hierroren eta Mikel Lejardiren mutilak sailkapenean bosgarrenak dira hamabost punturekin eta bigarren dagoen Tolosaren bisita izango dute datorren jardunaldian.

Asteburuan garaipena lortu duen hirugarren taldea Arala Intxurreko infantilen mailakoa izan da. Beasainen aurka 3 eta 1 irabazi zuen Iñigo Otamendiren eta Iker Arandiaren taldeak eta bigarren partida jarraian irabaztea lortu dute ligaxkaren amaieran. Sei punturekin bosgarren postuan daude.

Kadeteei dagokienean, mutilek 7 eta 0 galdu zuten Urolaren aurka. Sailkapenean bosgarren dira hamabi punturekin eta Tolosa liderraren zelaian jokatuko dute hurrengo partida Mikel Oiarbideren eta Aratz Irazustabarrenaren aginduetara diharduten mutilek. Neskek, berriz, atsedena izan dute eta Maddi Uriak eta Sara Agirrek zuzentzen duten taldeak lehen postuan den Euskaldunaren zelaian jokatuz berrekingo dio lehiari.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate