Diario Vasco

Jende ugari 'Marimundukoren ipuin harrigarriak' entzunaldian

Ipuinetako protagonistak.
Ipuinetako protagonistak. / J. O.

Hainbat pertsonaia mitologikoen bisita izan zen larunbat arratsaldean Anduetza Parketxean eta hauen kontakizunak entzuteko irrikaz zeuden pertsonez bete zen. Haur zein heldu ahozabalik egon ziren emanaldi guztian zehar, ezustekoak eta algarak txandakatuz.

Eskerrak onak luzatzen diete Anduetza Parketxetik Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkarteari Euskal Herriko mitologia Zegamara ekartzeagatik, urtez urte kontakizunak berrituz.

Baita, Anduetza Parketxera bertaratu ziren 150 lagunei ere. Eta Marimunduko sorginak esan zuen bezala, arren zuen haurrei ipuinak kontatzen jarraitu ezazue!

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate