Diario Vasco

XVI. Errezil sagar lehiaketa eta baserriko produktuen azokako zozketak

Errezil sagar lehiaketa eta baserriko produktuen azokan ez zeuden parte hartzaileentzat soilik sariak, baserriko produktuak erosi zituztenen artean saskikada bat errezil sagar eta Baztarrika gaztandegiko gazta bat zozketatu baitziren azokan bertan.

Zozketa sariak banatu eta Antton Olaizolari eginiko omenaldiaren ostean izan zen eta zenbakiak esku garbi batek atera zituen banan-banan, azkenik irabazlea 200 zenbakia izan zelarik.

Momentuan bertan irabazlea agertu ez bazen ere, jadanik badakigu berrobitar bat dela zenbaki horren jabea, beraz zorionak produktuak lortzeagatik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate