Diario Vasco

Energia bulegoa gaur Altzoko udaletxean

Tolosaldean Energia-balantzea hobetzeko martxan jarri den egitarauaren baitan, gaur Aholkatu energia bulegoa egongo da Udaletxean. Energiaren inguruko zalantzak argitzeko zerbitzua izango da, besteak beste, fakturazioa, kontratazioa, eraginkortasun neurriak, energia berriztagarrien aukerak, diru-laguntzak eta abar kontsultatu ahal izateko. Goizean 11:00etatik 13:00etara egongo da irekia eta arratsaldean 17:00etatik 19:00etara.

Azoka abendauren 11n

Aurtengoan bertako produktuen azoka abenduaren 11n, igande goizez. Bertan besteak beste esnekiak, barazkiak, fruituak, arrutzak, eztia, etxean egindako gozokiak, opilak,ogia, odolkiak, mondejuak eta txorixoak, sagardoa... artesautza lanak: altzariak, ohialak, pintura lanak ...Makilak... izango dira ikusgai.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate