Diario Vasco

Ander Deuna zaindariaren eguna, bihar

Demode Quartet taldea arituko da bihar.
Demode Quartet taldea arituko da bihar. / JUANFER

Bihar, azaroak 30, Ander Deuna zaindariaren eguna denez, herriko jai nagusien egitarauaren baitan ekintza ugari prestatu dira ere.

Gaur zaindariaren bezperan, 21:00etan helduen danborradako partaideen afaria izango da Zubipe kiroldegian. Eta ondoren, 23:00etan helduen danborradak alaituko ditu herriko kaleak.

Bihar zaindariaren eguneko ekitaldiei hasiera emanez Txindata Musika eskolako txistularien goiz eresia izango da, herriko kaleetan zehar. 10:00etatik 14:00etara bitartean haurrentzako parkea, Zubipe kiroldegian. 11:30ean Urmaiz abesbatzak abesturiko meza nagusia Ander Deunaren omenez eskainia izangodena.

12:00etatik aurrera Udalak eskainitako hamaiketakoa, Barduliarrak elkartearen laguntzarekin, herriko enparantzan. 13:00etan herri kirol jaialdia, muxika egurastokian. Arratsaldean,15:30etik 17:30era haurrentzako parkea, Zubipe kiroldegian. 17:30ean 'A fuego lento' Zumalakarregi Kalekokarpan.

Aurtengo jai nagusiei amaiera emanez, 19:00etan Demode Quartet taldearen eskutik kontzertua, Muxika egurastokian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate