Diario Vasco
Ane Mujikari omenaldia egin zioten unea.
Ane Mujikari omenaldia egin zioten unea. / DV

Odolkia jaietako protagonista nagusia

  • Beasaingo Olano Harakinak lortu du Ormaiztegiko XXX. Odolki Lehiaketako irabazle izatea

Atzokoan Ormaiztegin Ander Deunaren jaien barnean Ormaiztegiko odolkia izan zen protagonista. Atzokoan eguraldia lagun izan zelarik asko eta asko izan ziren Ormaiztegira hurbildu zirenak odolkiaren inguruan prestaturiko ekin-tzak bertatik ikusteko asmoz. Goizean goizetik eguerdira bitartean odolkia lekuko harturik antolatutako lehiaketak eta ekintzak giro onean gauzatu ziren. Urteroko ekin-tzez gain aurtengoan bi pertsona gogora ekarriz omenaldi beroa eskaini zitzaien, Busca Isusi bere jaio- tzaren 100. urteurrenean eta aurten bapatean ustekabez joan zitzaigun Ane Mujika gozogileari. Beren senditarrek hunkiturik jaso zuten merezimendu osoz egin zitzaien omenaldia.

Omenaldietan Ramón Roteta eta Juan José Lapitzek izan zituzten bi omenduentzako hitz hunkigarriak. Bertaratuen txalo zaparrada jaso zutelarik herriko jaietako lehiaketarik garrantzitsuena odolkiarena izaten da, aurtengoan gainera urteurren handi baten ospakizunak izan ziren, hain zuzen Ormaiztegiko XXX. odolki lehiaketa ospatu zen. Aurtengo edizio berezi honetan, Ormaiztegiko odolkiaren errege izendapena Beasaingo Olano harakinak jaso du.

Urtero Ormaiztegiko odolki lehiaketako epaia sukaldaritzan espezialistak diren epaimahaikideek osaturiko epaimahaiak ematen du. Euskal Herriko leku desberdinetatik iritsitako sukaldariek, sukaldaritza alorreko kritiko espezialistek eta beste hainbat alorretan jakitun diren pertsonek osa-tzen dute. Atzokoan epaimahaia Juan José Lapitz sukaldaritza alorreko kritikoak, Luis Mokoroa sukaldaritza alorreko jakitunak, Juan Manuel Garmendia, Koldo Lasa, Pedro Ruiz sukaldariak, Alberto Busca Agirre, Patxi Mendizabal eta Ramon Rotetak osatu zuten. Aurtengo lehiaketako gonbidatu berezia Ramón Roteta sukaldari ospetsua izan zen.

Odolki osagaien Lehiaketa

Atzokoan Ormaiztegin odolki osagaien azoka etalehiaketaren XIX. edizioa ospatu zen. Orain hemere-tzi urte lehen aldiz Ormaiztegiko odolkiak dituen osagarri nagusien (txerri odola, porrua, tipula,perrexil eta oreganoa) azoka eta lehiaketa ospatzen hasi zen.

Lehiaketa honetara herriko eta eskualdeko baserritarrek beraiek ekoizturiko produktuak aurkezten dituzte, beraien artetik onenak epaimahaikide espezialistek aukeratuak izaten dira. Odolki osagaien azoka eta lehiaketa hau Euskal Herriko produktu berezien azokaz osatua izaten da.

Aipatu lehiaketako sariak ondorengo eran banatu ziren. Tipularik onenen saria, Mutiloako, Juanita Murgiondok jaso zuen. Porrurik onenen saria, María Jesús Oriak jaso zuen baita ere posturik onenaren saria ere. Perrexil eta oregano onenen saria Juanita Murgiondok jaso zuen.

Sukaldaritza lehiaketa

Aurtengoan Ormaiztegiko odolkia osagaitzat duten XV. sukaldaritza lehiaketa ere ospatu zen. Lehiaketa honetako epaimahaia Dolarea Jatetxeko Iban Mate sukaldariak eta herriko Kuko jatetxeko Iker Markinezek osatu zuten. Atzoko lehiaketara herritarrek prestatutako hamar plater aurkeztu zituzten. Aurtengo lehiaketako irabazlea Karmele Dorronsoro izan da, berak prestatutako preñaus de morcilla platerrak jaso zuen lehenengo saria. Aurtengo lehiaketako aurkezpen onenaren saria Edurne Mendizabalek prestatutako platerak jaso zuen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate