Diario Vasco

Jostailu bilketa egingo du etzi Denbora Bankuan

Gabonak gerturatzen ari direla eta, azken urteen antzeko, Aiztondoko Denbora Bankuko kideek jostailu bilketa jarri dute martxan bailarako herrietan. Helburua erabiltzen ez diren jostailuak gero behar duten familiei banatzeko. Jostailuekin batera arropa, ipuinak, mozorroak edota helduentzako opari izan daitezkeen artikuluak eraman daitezke. Alkizan Don Juanena etxean egingo da jostailu bilketa astelehenean, azaroaren 28an, goizez 9:00etatik 9:30era eta arratsaldez 16:00etatik 17:00etara. Edozein zalantza izanez gero aiztondodenborabankua@gmail.com helbidera mezua bidali daiteke edo 943.69.39.30 telefonora deitu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate