Diario Vasco

Gaur, Mozorroen Eguna

Herriko gazteek ederki egin zuten dantzan.
Herriko gazteek ederki egin zuten dantzan.
  • Ander Deuna zaindariaren jaiak atzo hasi ziren

Atzo, ikurriña altxatzeak, suzirien jaurtiketarekin batera, aurtengo Ander Deuna zaindariaren herriko jai nagusien hasera adierazi zuten. Aurretik atariko bezala, arratsaldean zehar hainbat ekintza izan ziren. Adinekoen elkartean mus txapelketa eta herriko enparan-tzan haurrentzako ekintzak nagusitu ziren. Umeen kalejira, beraien- tzako merienda, dantza moderno eskolako ikasleen erakustaldia, buruhandiak, DJ tirapu, guztia Jundajo txarangak alaituriko giroan. Eguneko ekintzak gazteek antolatutako kontzertuek eman ziotelarik.

Gaurko egitaraua

Gaur, berriz, Mozorro Eguna izango da, herriko jai nagusien erdian aurkituz. 12:00etan eskubaloi partidak izango dira, Zubipe kiroldegian. OKE taldea Urnietaren aurka arituko da. 12:00etatik 15:00etara bitartean, Jundajo txarangak alaituriko giroa izango da herriko kaleetan. 14:30etik aurrera mozorroturiko lagun taldeen bazkaria, Zubipe kiroldegian.

Arratsaldean, berriz, 17:00etatik aurrera Zezentxo eta ponietan ibiltzeko aukera izano dute 16 urtetik beherako gaztetxoek, kiroldegi kanpoaldean.

18:00etatik aurrera mozorroturiko lagun taldeen jatsiera Elektropatxaranga txarangaren doinuak jarraituz, herriko kaleetan zehar. 20:00etan mozorro lehiaketako sari banetaka, Muxika egurastokian. Bi sari banatuko direlarik 12-16 urte bitarteko talderik onenak 150 euroko saria jasoko du, 16 urtetik gorako talde sarituak berriz 210 euro jasoko ditu. 20:00etatik 21:00etara eta 23:00etatik 2:00etara Trakets taldeak alaituriko giroan dantzatzeko aukera izango da herriko enparantzan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate