Diario Vasco

San Andres ermitako ospakizunak, bihar

Urtez urteko tradizioa jarraituaz, San Andresko ermitak protagonismoa bereganatuko du bihar, bertan ospatuko den jairekin. Uztailaren 30a izanik santuaren eguna, aurreko igandean konplituko da jaia beti bezala. Beraz, bihar 12:00etan emango zaio hasera mezari, non urtean zehar auzoan hil direnak gogoratuko diren. Ondoren, hamaiketakoa izango da bertaratuentzat, txistulariek alaituko dutelarik festa egunean.

Kirolerako arropak

Hori eta beltz kolorekoak eta Segura jartzen dutenak, azken urteetan hainbeste ikusten diren kirolerako arropak eskuratzeko aukera izango da egunotan.

Txirrindurako, korrikarako edo mendirako daude jantziak. Gaur aukera dago erropa erosteko kultur etxean, goizeko 11:00etatik 13.00etara.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate