Diario Vasco

Lau partida jokatuko dira gaur arratsaldean Elorri pilotalekuan

Alegiako pilota eskolako ordezkariek partidak dituzte asteburu honetan.
Alegiako pilota eskolako ordezkariek partidak dituzte asteburu honetan. / INTXURRE
  • Hirugarren mailako kadeteek Gipuzkoako txapelketako finalerdietako joaneko partida jokatuko dute Ordizian

Ostiral askotan bezala, pilota jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute pilotazaleek gaur arratsaldeko 18:30etik aurrera Alegiako Elorri pilotalekuan. Lehenengo neurketan alebinen mailan Intxurreko eta Lazkaoko bikoteak ariko dira nor baino nor eskuz binaka. Ondorengo hiru neurketak, berriz, gomazko paletakoak izango dira: jubenilen bigarren mailan Bergara eta Mundarro izango dira Intxurrekoen aurkariak eta lehen mailakoan, jaialdia itxiko duen neurketan, Intxurre eta Su Berri ariko dira lehian.

Bestetik, kadeteen hirugarren mailako Intxurreko bikoteak Gipuzkoako txapelketako finalerdietako joaneko partida jokatuko du gaur 20:00etan Ordizian, Txapagainen aurka.

Gaur, elkarretaratzea

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Alegiako Udalak elkarretaratzea deitu du gaur iluntzeko 19:00etarako herriko plazan. Udalak kontzentrazio horretan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak, «indarkeria mota horrek biktima bat gehiago eragin ez dezan».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate