Diario Vasco

Herriko merkataritzaren gida argitaratu du Lazkaoko Udalak

Gidaren aurkezpena atzo egin zen Arerian.
Gidaren aurkezpena atzo egin zen Arerian.
  • Gida lau ataletan banatuko da: merkatariak, ostalaritza, enpresak eta zerbitzuak

Lazkaoko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta enpresen gida aurkeztu zuen Udalak Lazkaon atzo. «Herriak lazkaotarrei eta, zergatik ez baita inguruko udalerrietako biztanleei ere, eskaintzen dizkien zerbitzuak ezagutarazteko helburuarekin sortutako gida da», esan zuen aurkezpenean Felix Urkola, Lazkaoko alkateak.

Ikom - Irudi & komunikazioa empresak diseinatutako gida da, eta lau atal izango ditu Ikomeko koordina-tzaile den Izaro Iraetak atzo azaldu zuen bezala, merkatariak, ostalari- tza, enpresak eta zerbitzuak. Alde batetik merkatariekin kontaktuan jartzeko informazioa biltzen du (helbide, telefono, eta atari eta sare sozialak, hauek dituztenen kasuan), edo ostalari, enpresa edo zerbitzu desberdinak eskaintzen dituzten autonomoenak, eta bestetik informazio guzti hau biltzen duten herriko mapak. «Praktikoa eta erabilterreza», izango den gida bat diseinatu nahi izan dute, Iraetaren esanetan, «modu argi eta erraz batetan Lazkaoko eskaintza zabala denen eskura jartzeko».

Gaurtik aurrera hasiko dira paperezko formatoa Lazkaoko buzoietan banatzen, lazkaotar guztiek bana izan dezaten, baina www.lazkao.eus udal atarian ere eskuragarri izango da aurrerantzean. «Informazioa beti eguneratuta eta eskura izateko helburuarekin», argitu zuten.

Diru laguntzak

Gida honen aurkezpena Lazkaoko Udalak martxan jarritako 2015-2019 kudeaketa planaren ondorioetako bat da, baina ez bakarra. Aste honetan eman zaie baita ere behin betiko onarpena Lazkaoko Merkatari-tza eta Ostalaritza sustatzeko eskainiko diren dirulaguntzen oinarriei. Interesatuek, Udaleko bulegoetan jaso ditzakete hauen nondik-norakoaren zehaztapen guztiak.

Dirulaguntza hauen xedea, 2016. urtean zehar merkataritza eta ostalaritza jarduera berriak sustatzeko eta irekita daudenak berritu eta modernizatzeko erraztasunak ematea da eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda duten herriko merkataritza eta ostalaritza jardueren titularrek eska ditzakete, baldin eta 2016. urtean zehar merkataritza jarduera bat ireki eta berritu badute. Irekiera berria izateagatik 250 euroko zenbateko finkoa jasoko dute, adibidez, eta lokalak egokitzeagatik zenbateko aldakor bat (justifikatutako gastuen %12a, 1.000 euroko mugarekin).

«Modu honetan, 2015-2019 Kudeaketa Planean jasotako helburu estrategikoak garatzen jarraitzen dugu», diote Udaletik, «eta bide batez, herriko merkataritza eta ostalaritzan nabaritzen den dinamismoari sostengua ematen». Merkataritzak eta ostalaritzak, Lazkaoko herritarrei zerbitzu eskaintza zabal bat eskura jartzeaz gain, Lazkaoko ekonomia eta enpleguaren garapenean garrantzi haundia baitute, Udalaren esanetan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate