Diario Vasco

Gaur, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea

Gaur azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna ospatuko da eta horren baitan, elkarretaratzea egingo da arratsaldeko 17:30ean San Migel Plazan. Gainera, ludotekako eta gaztelekuko parte hartzaileek gaiaren inguruko kartelak egin dituzte eta herriko denda eta tabernetan egongo dira ikusgai.

Birziklapen etxola

Jada erabilgarri dago birziklapen etxola, hondakin arriskutsuak botatzeko. Kulturune ondoko aparkalekuan jarri da eta bertan bota ahal izango dira bonbillak, erradiografiak, pintura, disolbatzailea, ibilgailuen bateriak, aparatu elektriko eta elektroniko txikiak, CD, DVD, bideo eta musika zintak, pilak eta abar.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate