Diario Vasco

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako elkarretaratzea eta antzerkia gaur

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta Anoetako udalak elkarretaratzea deitu du gaur ostirala, arratsalderako. Herritar guztiak daude gonbidatuak elkarretaratzean parte hartzera, arratsaldeko 20:00etatik aurrera udaletxeko arkupeetan.

Gauean, Azpeitiko Lakrikun Antzerki Taldeak 'Prest gaude!' antzerkia aurkeztuko du 22.00etan Mikelasagasti auditorioan. Sarrerak 3 eurotan egongo dira salgai.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate