Diario Vasco

Zegamako I. Mendi Duatloia, larunbatean

Eusebia Galarza eta Felix Mendizabal.
Eusebia Galarza eta Felix Mendizabal.

Larunbatean, hilak 26, 15:00etan hasiera emango zaio lehen aldiz Zegaman ospatuko den mendi duatloiari. Bertan Euskal Herriko duatleta hoberenak elkartuko dira eta Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko azken proba izango da. Horrela izanik, banakako zein taldekako sailakpena jokoan izango dira larunbatean. Aurretik 15 euro izango da izen-ematea eta egunean bertan 20. Bikoteka parte-hartzeko aukera ere zabaldu da eta 20:30ean Ostatun afaria izango da nahi duten guztientzat.

Diamanteko ezteiak

Gaur Felix Mendizabalek eta Eusebia Galarzak diamanteko ezteiak ospatzen dituzte. Duela 60 urte, 1956. urteko azaroaren 24ean ezkondu ziren Zegaman. Zorionak!

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate