Diario Vasco

Gaztain bazkari herrikoia euskararen egunean

Abenduaren 3an, gaztain bazkari herrikoia antolatu dute Urepele Elkartekoek. Bazkal ondoren, Andoni Egaña eta Iñigo Gorostarzu herritarra ariko baitira kantuan. Bazkarirako txartelak eskuragarri egongo dira hilaren 26a arte honako leku hauetan: udaletxean, Ategin eta Urepele biltokian bertan. Helduen bazkaria 20 euro kostako da eta haurrak berriz, etxetik ekarri ahal izango dute beraien bazkaria. Haur, gazte eta helduei luzatu diete gonbidapena Urepele Elkartetik. Ilunabarrean, lunch-a eskainiko da DJ-a lanean hasi aurretik.

Pintxo potea

Hilabetero bezela, azken ostiralean egin ohi den pintxo poteoa egingo da aste honetan ere. Urepele Biltokian, Arregi jatetxean eta Ategi jatetxean eskaintzen da.

Herri bideen inbentarioa

Udal-gobernuak eskatuta, E. Igartua estudios y proyectos S.L.P. eta Soroa arquitectos S.L.P. udalerriko landa bide publikoen inbentarioa egiten ari dira. Interesdun guztiek dokumentu hau ezagutzeko aukera izan dezaten eta, bere kasuan, alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, onartu aurretik, hilabeteko epeko jendaurreko informazio publikoa irekitzea aurreikusi da. Aipaturiko inbentarioa udal idazkaritza-kontuhartzaile-tzan aztertu ahal izango da, astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik 14:30ak arte. Hilabete epea honi hasiera emango zaio Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Iragarkia argitaratzen denetik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate