Diario Vasco

Musikariak kalean Santa Xexili ospatuz

Kantakaren entsegu irekia, Santa Xexili ospatzen.
Kantakaren entsegu irekia, Santa Xexili ospatzen.

Santa Xexili, musikarien zaindariaren eguna, atzo izan bazen ere, lazkaotarrak pasa den astean hasi ziren ospakizunekin. Jun Da Jo txaranga izan zen lehena Lazkaoko kaleak musikaz jazten, ostiral arratsaldean, eta Lazkao Txiki Musika Eskolako ikasle eta irakasleak hartu zuten lekukoa, astelehenean, lazkaotar ugari animatu zirelarik hauen akordeak jarraituz herriko gune ezberdinetan dantzara.

Udaletxeko arkupeetan eman zioten jaiari hasiera, musika eskolako ikasle direnek bertan kontzertutxo bat eskainiz, eta herrian zehar kalejiran irten ziren ondoren, gune desberdinetan geldiuneak eginaz. Lazkaotar ugari animatu ziren musika eskolako kideekin batera ospakizunean parte hartzera eta elkarrekin, uneoro musikaz lagunduta, arratsaldea pasa zuten herriko kaleak alaituz. Eguna ondo amaitzeko, txokolatea hartu zuten haur eta helduek plazan.

Atzo, Santa Xexili egunean, herriko abesbatzak izan ziren musika kalera atera zutenak. Kantakak adibidez, plazan egin zuen entsegua.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate