Diario Vasco

Anari, gaur arratsaldean, Gerriko txokoan

Gaur Hitz&Musiken hirugarren saioa izango da Gerriko txokoan, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Orain dela zenbait aste Gorka Urbizu eta Fermin Mururuza izan baziren lazkaotarrekin berriketan, Anari gonbidatu dute oraingoan txoko lazkaotarrera. Elkarrizketa egingo diote lehenengo euskal musikagileari eta saio laburra eskainiko du ondoren azkoitiarrak.

Anari albiste da berriro datorren asteartean bere disko berria aurkeztuko duelako Bidehuts zigiluarekin 'Epilogo bat' izenburupean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate