Diario Vasco

Karlos Irazuk hegaztien erakusketa aurkeztu zuen Larraulen

Erakusketaren irekierara gerturatu ziren herritarrak.
Erakusketaren irekierara gerturatu ziren herritarrak. / NÚÑEZ

Azken urteetako ekimenari jarraituz, Karlos Irazuk erakusketa berri bat ireki zuen Larraulgo plazan. Oraingoan, barazkiak, fruituak eta animaliak irudikatu ondoren, txoriak dira erakusketako protagonista.

Gipuzkoan orokorrean ikus daitezkeen zortzi hegazti aukeratu ditu haritzaren egurrean moldatu dituenak. Txepetxa, okila, txantxangorria, urtxoria, argioilarra, kaxkabeltza, belea eta zapelatza dira Urbeltz plazan ikus daitezkeen irudiak. Herritarrek gustura eman zioten ongietorria erakusketa berriari, gehienen izenak asmatzen saiatuz, eta txikienek gainean igo eta jolasteko ere aprobetxatu zuten.

Erakusketa, hala ere, oraindik ez dago osatua, datozen egunetan txori bakoitzari bere arrautzak erantsiko baitizkio «haurrek ikasi dezaten nolakoak diren».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate