Diario Vasco

Haurren jolasekin amaitu zen Adunako Kultur Astea

Giro onean amaitu zen Adunako Kultur Astea. Larunbatean, haurrentzako puzgarriak eta jokoak izan ziren frontoian eta ederki pasa zuten batetik bestera. Igandean aldiz, familia ugarik parte hartu zuten antolatu zen irteeran. Goizean Oiartzungo herri musikaren txokoa eta Astigarragako sagardo etxea bisitatu zituzten Iretza sagardotegian bazkaldu aurretik.

Xexili eguna

Loatzo Musika Eskolako ikasleek Xexili eguna ospatuko dute gaur. 18:00etatik aurrera kalejiran ibiliko dira eta ekitaldiak ere eskainiko dituzte hainbat tokitan.

Energia bulegoa gaur

Gainera, Tolosaldea Garatzenen Energia Bulegoa egongo da herritarrek energiaren erabilera, aurrezpena, eraginkortasuna, etxeko-fakturen interpretazioa, energia berriztagarriak, diru-laguntzak, kezkak, eta abar argitzeko aukera izan dezaten. Bulegoa Kultur Aretoan egongo da 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate