Diario Vasco

Ormaiztegi elegantetaz bete zen atzokoan

Gipuzkoako herri eleganteena izan zen atzo Ormaiztegi. Jantzi dotoreak izan ziren nagusi edizio berri honetan.
Gipuzkoako herri eleganteena izan zen atzo Ormaiztegi. Jantzi dotoreak izan ziren nagusi edizio berri honetan.
  • Gaur igandea, Ander Deuna herriko jaien barneko lehenengo asteburuko ekintzekin jarraituz hainbat ekintza burutuko dira

Atzo, larunbata, eleganteen IV. bilkura ospatu zen. Eguraldia lagun egun osorako antolatutako ekintzak giro onean burutu ziren. Asko izan ziren eleganteez jantzi eta festa giroan murgildu zirenak. Herriko denda, taberna eta zenbait leku ere XIX. erara atondu zituzten. Garaiko autoak ikusgai izan ziren udaletxe aurrean. Eleganteez jantzi eta paseo elegantea egin zuten herriko kaleetan zehar. Pintxo eleganteen III. lehiaketa ere burutu zen.

Ondoren eleganteen bazkaria izan zen plazako karpan. Bazkal ondoren bingo herrikoia, paperezko panpinak eta osagarriak egiteko tailerra eta txokolate beroa dastatzeko aukera izan zen.

Gaur igandea eguneko ekintzei hasera emango dien ekintza haurren danborra izango da, herriko kaleetan zehar txarrangaren doinuak jarraituz danbor hotsak nagusituko dira.

Arratsaldean berriz, 16:30etik aurrera pilota eskolako partidak izango dira, Zubipe kiroldegian. Ondoren, 18:30etik aurrera Goruntz dan-tza taldearen saioa izango delarik baita ere Zubipe kiroldegian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate