Diario Vasco

Garagardo dastaketa arrakastatsua

Partaideek garagardo ezberdinak ezagutu eta dastatu zituzten.
Partaideek garagardo ezberdinak ezagutu eta dastatu zituzten. / NÚÑEZ

Kultur astearen baitan atzo goizean garagardoaren inguruko tailerra izan zen Txulobi elkartean. Joxe Mari Sardonek etxean garagardoa nola egiten den erakutsi zuen Txulobi elkartean.

Herritar ugari gerturatu ziren ikastarora, garagardo mota ezberdinak ezagutu, dastatu eta nola egiten den ikasteko. Prozesu osoa hasieratik egin zuten tailerrean parte hartu zuten herritarrek, garagarra eta lupulua irakitetik botiletan sartzeraino. Eguerditik aurrera, bestalde, Aiztondoko Kantujirako kideek emanaldia eskaini zuten herri-gunean zehar, euskal abesti ezagunak kantatuz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate