Diario Vasco

Alegiako ingurumariak ezagutzeko irteera antolatu du Mendi Asanbladak

Mendi Asanbladak irteera antolatu du datorren iganderako, azaroaren 27rako. 9:00etan Tonto-kaletik abiatu eta eguerdirako bueltan izatea espero dute. Honakoa da prestatu duten ibilaldia: Tonto-kaletik Etxe Txurira, handik Luarrara, jarraian Etxarrara eta bueltan herrira. Etxarran hamaiketakoa izango dutela jakinarazi dute. Izena eman nahi dutenek azaroaren 24ra arte daukate horretarako aukera eskolako atarian, kultur etxean edota alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidean.

Uraren erreziboak

Gipuzkoako Urakek azaroaren 21eko datarekin bidali dizkie herriko abonatuei 3. hiruhilekoko ura, arazketa eta finantzaketa planeko erreziboak, eta abenduaren 6ra arteko epea izango dute borondatez ordaintzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate