Diario Vasco

Txintxarri abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar Ikaztegietan

Hamaika kantuz osaturiko egitaraua prestatu du Alegiako Txintxarri abesbatzak bihar, igandearekin, Ikaztegietako elizan eskainiko duen kontzerturako. Besteak beste, Javier Bustoren 'Maiteak galde egin zautan', Ken Zazpiren 'Ilargia' eta 'Haizea', Françoise Hardyren 'Tous les garçons et les filles' eta hil berri den Leonard Cohenen 'Hallelujah' abestuko dituzte Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean eta Mariaje Rekondo pianoan lagun dutela. Ikaztegietan bihar egitekoa den Jubilatuen egunaren baitan antolatu dute Txintxarri abesbatzaren kontzertua. Eguerdiko 12:00etan izango da Lorenzo Deunaren elizan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate