Diario Vasco

80ko hamarkadan zentratu da aurten Beneditarren Fundazioaren erakusketa

Ostegunean zabaldu zuten erakusketa; irudian, Fundazioko Miren Barandiaran azalpenak emanez.
Ostegunean zabaldu zuten erakusketa; irudian, Fundazioko Miren Barandiaran azalpenak emanez. / DV
  • Euskal politika, gizartea eta kulturaren nondik norakoak azaltzen dira kartel, pegatina, aldizkari eta abarren bidez

  • Ostegunetik ikusgai dago, abenduaren 2a bitartean; bisita gidatuak ere izango dira

Lazkaoko Beneditarren Fundazioak erakusketa berri bat inauguratu zuen ostegunean, Udaleko erakusketa gelan, eta iazkoan transizio garaia izan bazen erakusketarako aukeratutako gaia, aurtengoan 80ko hamarkadako euskal politika, gizartea eta kulturaren nondik norakoak azalduko dira: lurraldearen instituzionalizazio berria, gatazka politikoa, krisi ekonomikoa eta langileen borroka, gizarte mugimenduen presentzia (feminismoa, antimilitarismoa, mugimendu ekologista), euskararen alde egindako lana, kultura eta mugimendu berriak...

Fundazioko artxibategian gordetzen diren funtsak jarri dituzte oraingoan ere ikusgai horretarako, kartel originalak hormetan eta garaiko pegatina, aldizkari, panfleto e.a. erakus-mahaietan. Horien artean daude, adibidez, ETBren lehen programazio aldizkaria, OTANen erreferendumerako papeletak, EMKren kartel ospetsu batzuk edo Leitzarango autobiaren aurkako lehen pegatinak besteak beste. Guztira 31 kartel eta 200 dokumentutik gora.

80ko hamarkadaren ikuspegi orokor bat emango dio erakusketak ikustera hurbiltzen denari baina, horretaz gain, benediktarren zentroan zer nolako altxorrak gordetzen diren ere ezagutuko du. Azaroaren 23an eta 30ean bisita gidatuak antolatu dituzte gainera esposaketaren arduradunek eta azalpenak emango dizkie bisitariei, 18:30ean. Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da irekita, 16:30etik 19:30era, abenduaren 2a arte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate