Diario Vasco

Tolosako zine bonoak salgai izango dira

Tolosako zine bonoak salgai izango dira
  • Salmenta Leidor aretoko lehiatilan gauzatuko da

Larunbat honetan ekingo zaio abenduak 15era bitarteko filmak batzen dituen zine-bonoaren salmentari. Zine eskaintza zabala izango da oraingoan ere. Zine bonuen salmenta larunbatean, azaroak 19, 11:00etatik 13:00etara gauzatuko da Leidor aretoko lehiatilan.

Ikusi ahalko diren filmak honakoak izango dira: La chica del tren, La próxima piel, Que Dios nos perdone, Yo, Daniel Blake, Dr. strange, El ciudadano ilustre, La reconquista, Mil y una noches, El embelesado, Sully eta Fuego en el mar.

Haurrentzako filmak ere egongo dira. Trolls (gazteleraz), Tximinoen Erresuma (euskaraz), Laban (euskaraz), El techo del mundo (gazteleraz) eta Ozzy (euskaraz).

Bestalde, azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna dela baliatuta ezohiko emanaldiak prestatu direla: Death Proof filma eta Beti bezperako koplak (ageda kopla taldea) film laburra egongo dira ikusgai 24tik 28ra.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate