Diario Vasco

Kros mistoa eta jubilatuen eguna igande honetan Errezilen

XSan Martin jaiei amaiera emateko jubilatuen eguna ospatuko da Errezilen. Meza ospatuko da San Martin Parrokian 10:00etan eta ondoren, 11:30etan, haurren krosa egingo da. Segidan, eguerdian Helduen II. Kros mistoa egingo da Goiko plazatik abiatuta. Parte hartzaileek 5,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute eta guztiek kamiseta bana eta hamaiketakoa eramango dituzte. Gainera, sari berezia izango dute lehen hiru sailkatuek. Krosean izen ematea irekia dago www.herrikrosa.eus helbidean. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira.

Jarraian, jubilatuen bazkaria egingo da Borondegin, trikitilariekin eta bertsolariekin, eta baba jate herrikoia Erniope elkartean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate