Diario Vasco

Jabier Otaegi zenari omenaldia Zegaman

Otaegi, kantarien zuzendari-lanean, hil zen egunean
Otaegi, kantarien zuzendari-lanean, hil zen egunean
  • Kultur etxea haren izenarekin bataiatuko dute

Zegamako herriak Jabier Otaegi zena omenduko du bihar, larunbat honetan. Kultur etxea haren izenarekin bataiatuko dute.

Maiatzaren 7an hil zen Otaegi, 49 urte zituela. Heriotza benetan dramatikoa izan zen. Arratsaldean zen, eta herriko Orkatz abesbatza eta Sant Sadurni d’Anoiatik etorritako korua zuzentzen ari zen elizan. Saioko azken kantua zen eta orduantxe, zuzendari-lanak bukatu bezain pronto, zerraldo erori zen. Bertan zeudenak saiatu ziren bizirik eusten, baina anbulantzia etorri zenerako hilda zegoen.

Zegamako bizitza musikalaren piztaile izan zen Otaegi. Abesbatza bat baino gehiago sortu zituen, eta txistulariekin ere gogotik egin zuen lan. Gainera, zinegotzi ere jardun zuen.

Larunbatean, herriko kantari eta musikari guztiak ariko dira. Haren bizitzako zenbait toki korrituz izango da omenaldiaren lehen partea. Jendea 11:30ean bilduko da eliz aurreko kioskoan, eta handik Otaegiren jaiotetxe aldera egingo dute. Handik, bizi zen etxera. Ondoren, udaletxe aurrera eta kultur etxera. Han, omenezko plaka bistaratuko dute.

Gero herri-bazkaria egingo da frontoian, 300 lagun baino gfehiagok eman dutelarik izena.

Orkatz Abesbatza eta Orkatz Txiki ariko dira kantuan, eta baita Sant Sadurni d’Anoiatik etorritako zenbait kantari ere. Halaber, demokrazia garaiko alkate eta zinegotziak agertuko dira omenezko ekitaldiotara.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate