Diario Vasco

Hondakin arriskutsuak biltzeko etxola Irurako Kulturune ondoan

Kulturune ondoan dago birziklapen etxola.
Kulturune ondoan dago birziklapen etxola. / NÚÑEZ
  • Bertan erradiografiak, pintura, disolbatzailea, CD, bideo eta musika zintak, pilak eta abar bota ahal izango dira

Jada erabilgarri dago birziklapen etxola, hondakin arriskutsuak botatzeko. Kulturune ondoko aparkalekuan jarri da eta bertan bota ahal izango dira bonbillak, erradiografiak, pintura, disolbatzailea, ibilgailuen bateriak, aparatu elektriko eta elektroniko txikiak, CD, DVD, bideo eta musika zintak, pilak eta abar.

Gaztaina jatea bihar

Bihar larunbaterako gaztaina jatea antolatu du Enara Tabernak. Hogei kilo gaztaina erreko dira danbolinean iluntzeko 19:00etatik aurrera. Herritar guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate