Diario Vasco

Buruz buruko Gipuzkoako txapelketako partidak ikusteko aukera gaur Elorrin

  • Bi partida jokatuko dira zazpietatik aurrera: nagusien mailan, Irazustabarrena arituko da eta jubeniletan, Aizpitarte

Intxurreko nagusien eta jubenilen mailako pilotariak buruz buruko Gipuzkoako txapelketa jokatzen hasiko dira gaur etxean bertan. 19:00etan Elorri pilotalekuan bi partida ikusteko aukera izango dute pilotazaleek: nagusien mailan, Irazustabarrenak Aurrera-Tolosako pilotariaren aurka jokatuko du; eta jubeniletan, Aizpitartek Azkoitiko ordezkaria izango du arerio.

Bestetik, nagusien hirugarren mailako Intxurreko Artola-Zabala bikoteak Gipuzkoako txapelketako final laurdenetako lehia jokatuko du bihar Urnietan. Bertako bikotea izango dute aurkari, eta garaipena lortzen duenak finalerdietarako urratsa emango du. Finalerdietarako txartela dagoeneko poltsikoan duena kadeteen hirugarren mailako bikotea da. Azken jardunaldian Hernaniri 22 eta 4 irabazi ostean, multzoko lehen postuan amaitu dute ligaxka eta azaroko azken eta abenduko lehen asteburuetan Txapagain izango dute aurkari finalerako azken kanporaketan.

Kontzertua gaur

Humus eta Euphoric taldeen kon-tzertuekin emango diote hasiera gaur Alegiko gaztetxearen 29. urteurrena osp- tzeko prestatutako egitarauari. Zahagi-ardoaren ostean, 22:30erako iragarri dituzte kontzertuak. Eta Humus eta Euphoric-en atzetik zerrenda luzea dator: Def Con Dos, Anari, Lendakaris Muertos, Skasti...

Musika ez da, ordea, 29. urteurreneko egitarauko osagai bakarra. Esate baterako, hilaren 25ean, 'zerbeza ferie' izango baitute gaztetxean. 'Gutik zura' eta 'Gure kabuz ala hil' dokumentalak programatu dituzte abenduaren 1erako eta 9rako, hurrenez hurren. Umeen eguna, futbolin eta poker txapelketak, abenduaren 10eko egun osoko festa, Anoetako Talde Feministaren bisita... Alegiko gaztetxetik jakinarazi dute abenduaren 3an Lendakaris Muertosen kontzertura joan nahi dutenek salgai dituztela dagoeneko sarrerak Iskiña tabernan 8 eurotan.

Bezperan Anarik eskainiko duen emanaldirako, berriz, ez da aurre-salmentarik izango. Sarrerak erosteko aukera bakarra abenduaren 2an izango dela, kontzertuaren egunean, gaztetxean bertan 6 eurotan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate