Diario Vasco

Babarrun Jatea antolatu du guraso elkarteak biharko

Bizkor Guraso elkarteak Albizturko lehen Babarrun Jatea antolatu du bihar larunbata Albizturko Udalaren eta Arkaitz elkartearen laguntzarekin. Frontoian egingo da bazkaria eta ondoren bertso saioa izango da puntako bertsolariekin. Umeentzako ekitaldiak ere egongo dira baita txokolate jatea ere. Babarrun jatetik ateratzen den dirua Guraso elkartearentzat izango da. Bazkariko menua babarrunak, sakramentuak, postrea, kafea eta kopaz osatua egongo da. Txartelak salgai daude Elane jatetxean eta Herriko Ostatuan, 22 eurotan helduentzako eta 10 eurotan 12 urte arteko haurrentzako.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate