Diario Vasco

Antzerkia, mus txapelketa eta Kbareta gaur Adunan

Kultur Astearen baitan, gaur ostirala, Behi bis konpainiak 'Den dena niretzat' antzerkia aurkeztuko du 19:00etatik aurrera Elordi plazako lokalean eta 21:00etan Euskal Herriko Mus Txapelketako Andunako kanporaketa hasiko da Txulobi elkartean. Gainera, 22:00etan Asvinenean Kbareta egingo da. Trotamundos taldeak 'Historias de un baúl' akrobazia eta malabare ikuskizuna eskainiko du eta Sur le feel taldeak gipsy jazz musika kontzertua emango du. Ekitaldiko sarrera-laguntza 7 eurokoa izango da.

Liburutegiko aldizkariak

Adunako Udalak garbiketa egin behar du eta horregatik Udaletxean gordeta dauden aldizkari eta bestelako argitalpen zaharrak eskuratzeko aukera izango dute nahi dute herritarrek. Argitalpen hauetakoren bat ikuskatu edota etxera eraman nahi dutenek liburutegira jo beharko dute eta Itsasorekin hitz egin, astearteetan goiz eta arratsaldez, eta ostiral arratsaldetan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate