Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Errezil sagarra izango da beste behin protagonista.
XVI. Errezil sagar lehiaketa eta baserriko produktuen azoka

XVI. Errezil sagar lehiaketa eta baserriko produktuen azoka

Igande honetan izango da Erbie elkarteak, Udalaren laguntzarekin, antolatzen duen azoka

ARANTZAZU BAZTARRIKA

Jueves, 17 de noviembre 2016, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igande honetan, azaroak 20, Gabirian ohitura bilakatu den Errezil sagar lehiaketa eta baserriko produktuen azoka izango da. Erbie elkarteak Udalaren laguntzarekin urtero antolatzen duen eta jadanik XVI. edizioa duen ekitaldi hau bertakoa den errezil sagar barietatea bultzatzeko xedearekin sortu zen, baina gaur egun hori baino askoz gehiago da.

Aurtengoan, errezil sagar lehiaketan bederatzi ekoizlek hartuko dute parte; sagar goxo lehiaketan berriz hamahiruk. Guztira hamalau izango dira beraien produktuak saltzera gerturatuko direnak azokara.

Sariei dagokienez, sagar lehiaketan maila berdineko hiru sari banatuko dira, eta beste urteetan egin izan den moduan, aurten ere aurreko urtean saria jaso zuenak ez du berriz jasotzerik izango. Sagar-goxo lehiaketan berriz irabazle bakarra izango da. Horrez gain, Goierri-Beheko ezti lehiaketa ere egingo da egun horretan.

Baina bada gehiago. Besteak beste, alde batetik, nahi duenarentzat ekintza didaktikoak ere antolatu dira: goiz osoan zehar, aurreko urteetan bezala, Josu Osa aditua arituko da sagarrondoak eta beste fruitu arbola batzuk noiz eta nola txertatu eta kimatu behar diren azaltzen eta Lontxo Ormazabal sukaldariak errezil sagar konpota nola egiten den erakutsiko du. Bestetik, ekitaldian ekimenaren hasieran Salbador Gorostolarekin batera bidea ireki-tzen lagundu zuen Antton Olaizola omenduko da.

Bestalde, sari banaketaren ostean, baserriko produktuak erosi dituztenen artean saskikada bat errezil sagar eta Baztarrika gaztandegiko gazta bat zozketatuko dira eta gainera lehiaketan aurkeztutako sagar-goxoak dastatzeko aukera egongo da.

Lehiaketan parte hartu behar duten herritarrek bederatzietarako gerturatu beharko dute guztia presta-tzeko, hamarretan hasiko bait da ekitaldia.

Beraz, igande hau aukera bikaina da Gabiriara etorri eta udazken koloreek solik ematen duten epeltasun malenkoniatsu horren barnean dena ikusi, ikasi, dastatu, gozatu eta bizitzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios