Diario Vasco

Ekitaldi desberdinak izango dira bihar Zizurkilen

. Bihar arratsaldeko 17:00etan, Joxe Arregi plazan, ginkana izango da Gaztezulok antolaturik, adin guztietako haurrentzat. Parte-hartzaile bakoitzak bere bizikleta eta bere kaskoa eraman behar ditu. Arratsaldeko 18:45etik 19:15era berriz, Ramón Mauduiten 'Zen-tzumenen berpiztea' izenburuko hi-tzaldia izango da, Plazida Otaño liburutegian. Ramón Mauduit psikologian lizentziaduna da, eta haurdunaldiaren, erditzearen eta erdi-tze osteko garaiari buruzko lanketa sakona egina du. Lehen-mailako prebentzioan aditua da. Horrez gain, lanketa kliniko psikoterapeutikoa egiten du helduekin, nerabeekin eta haurrekin. Kiromasajean diplomaduna da, eta haur-masajeari zein helduen masajeari buruzko hainbat ikastaro emanak ditu. Haur Eskoletan esperientzia pilotuak egina da hainbat urtez, haurdunalditik eskolatze-garaira bitartean familien eta eskolaren arteko zubiak eraikitzeko. Gero, 19:15etik 19:30era, Gotzon Huegunen 'Zentzumenen berpiztea', erakusketaren inaugurazioa izango da Plazida Otaño liburutegian. Urtarrilaren 5era arte ikusgai egongo da erakusketa. Gotzon Huegun artista bertan dela, 'Zentzumenen berpiztea' erakusketa inauguruatuko du. Ondoren, zizka-mizkak egongo dira azaltzen direnentzat.

Azkenik, iluntzeko 19:30ean, Txirrindulariekin solasaldia, Atxulondon, 'Txirrindulari izateko eman beharreko pausuak' izenburupean. Mikel Nieve, Ion Izagirre, Jon Ander Insausti, Lierni Lekuona, Aitor Olaziregi eta Unai Iribar arituko dira Arritxu Iribar moderatzaile lanetan arituko delarik. 21:00etan, Omenaldia Mikel Nieve Tourreko lehen txirrindulari euskaldunari, Urkamendi elkartean, eta, ondoren, afaria.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate