Diario Vasco

Larunbat goizean auzolana

Auzotar, herritar, lagun edo bizikideen dohaineko lanaren bidez denentzako onuragarria den zerbait gauzatzea da auzolanean aritzea, eta nola ez, Gabirian ere egiten da. Orain dela aste batzuk, urriaren 21ean, herriko gaztetxoenak izan ziren jo ta ke lanena aritu zirenak Gabiria gunean dagoen futbol zelaia margotzen gorri kolore sutsu batez. Orain deialdi berria dago.

Datorren larunbaten, azaroak 19, laguntzeko prest dagoen edonor izango da ongietorria goizeko 8:30ean Ardantza-aldeko bide bazterrak garbitu eta txukun-txukun uzteko.

Hala ere, urtea amaitzerako lan sistema honetaz baliatuz beste hitzordu bat ere aurreikusirik dago, abenduaren 27an hain zuzen ere, baina orduan txukundu behareko bidea minetakoa izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate