Giro onean ospatu zuten jubilatuek beren eguna

Parte hartu zuten herritarrak. /
Parte hartu zuten herritarrak.

YARZA

Egitarau osoa izan zuten Altzoko jubilatuek igandean beren eguna ospatzeko. Goizean Arabar Errioxara egindako bidaian ateratako argazkien emanaldia egin zen udaletxean eta ondoren meza nagusia izan zen. Ondoren, herriko dantzari gazteek jubilatuen omenezko emanaldia eskaini zuten elizan bertan eta Jexux Mari Irazu eta Ane Labaka bertsolariek saioa eskaini zuten bazkaldu aurretik. Aurten bazkaria Batzarremuñon antolatu zen eta bazkalondoren Irazu eta Labaka aritu ziren berriro ere, baita herriko musikari gazteak ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos