Diario Vasco

Mondeju onena, Kontxi Ganboarena

Kontxi Ganboak jaso zuen lehiaketako lehen saria.
Kontxi Ganboak jaso zuen lehiaketako lehen saria. / MARÍN
  • Giro bikaina bizi izan zen igandean egin zen VII. Mondeju Lehiaketan

Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo VII. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean.

Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Kontxi Ganboaren-tzat izan da. Honekin batera sariatuak izan ziren baita ere Amaia Eskisabel, bigarren postuan eta Olatz Guridi, hirugarren postuan. Aipatzekoa aurten 7 lagunek hartu dutela parte.

Epaile lanetan jardun zuten adituek (Iker Markinez, Kuko jatetxeko sukaldaria; Santos Aldasoro (Trikuharri jatetxea), Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran (herritarrak) oso goian jarri zuten aurkeztutako mondejuen maila eta kalitatea. Goraipatu zuten baita ere «jaki preziatu» hau mantentzeko ataundarrak egiten ari diren ahalegina eta animatu zuten gaztedia eta kaletar jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gordetzera.

Lehiaketarekin batera herritarrek mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan zuten urtero bezala.

Ipuin eta marrazkiak

Era berean, II Jentilen baratza ipuin eta marrazki lehiaketako sari banaketa ere egin zen. Ipuin lehiaketan bi kategoria zeuden: LH (Ataungo umeak) eta DBH (Goierriko gaztetxoak). Lehenengoan, Onintza Sukiak eskuratu zuen saria eta Pol Elgarresta eta Olatz Artola izan ziren bigarren eta hirugarren. Haitz Urrestarazurentzat aipamen berezia izan zen.

DBHkoen mailan, berriz, Telmo Munduate nagusitu zen; Leire Nazabal izan zen bigarren, eta Garazi Urkia eta Lur Zifiria hirugarren geratu ziren.

Marrazketa lehiaketari dagokionez, hiru kategoriatan zatituta zegoen, kasu guztietan, partaidetza Ataungo umeei mugatua zegoelarik. LH 1-2koen mailan, Aiora Jauregi, Maddi Makazaga eta Maixa Odriozolarentzat izan ziren hiru sariak, ordena honetan; LH 3-4koen mailan, Joanes Gurrutxaga, Intza Amundarain eta Amets Izagirrek eskuratu zituzten sariak; eta LH 5-6koen mailan, Enaitz Izagirre izan zen lehena, Udane Bosch bigarren eta Sustrai Muxika hirugarren.

«Ataungo Udalaren laguntzaz egin dugun lehiaketa izan da -diote Jentilbaraza Kultur Elkartetik- eta Goierri mailako ikastetxe eta irakasleei, Ataungo eskolako zuzendari eta irakasleei eta parte hartzaile guztiei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, egindako ahaleginagatik».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate