Diario Vasco

Hernion piztutako sutea salatu du Udalak

Urriko azken egunean sutea zabaldu zen Hernio mendiaren magalean, Itzuregi inguruan, jabe partikular ezberdinen hainbat lur sail, pinudi eta baso zatiak errez. Alkizako Udalak idatzi bat argitaratu du sutea salatzeko, «Aldundiko basozainen eta suhiltzaileen iritziz, itxura guztien arabera norbaitek nahita emandako sua» izan baitzen. Guztira 6 hektarea baino gehiago kaltetu ziren Udalaren eta herriko jabe partikularrenak.

Udalak hainbat lan aurrera eraman ditu azken urteetan Hernio Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan. Uda honetan mendi larreak berreskuratzeko ekimen zehatz bat burutu zen, txilarrez eta oteaz jota zeuden sail batzuk garbitu eta abereak larrean jar-tzeko moduan prestatuz.

Udaletik adierazi dutenez, «Udalak orain dela gutxi erosi zuen lur sail batean burutu zen eta horrekin mugan edo aldamenean zeuden beste 4 lursail pribatuetan ere, guztira ia 3,5 hektarea».

Lursaila garbitu ondoren, inguru osoa hesitu zen, «ia mila metroko itxitura» sortuz, eta «ondoren lau metro zabal eta ia bostehun metro luzerako heskai bat sor-tzeko 900etik gora zuhaixka landatu ziren, hurritza, gorostia, sagar-mina, karraskila, hagina, eta abar», adierazi dute Udaleko kideek.

Suak egindako lan guztia kiskali du eta «burututako lana berriro hasieratik egin beharko da, administrazio publikoak soberan ez dituen baliabideak xahutuz, sua bera itzaltzeko erabili behar izan ziren baliabideen kostuak gehituz», salatzen dute gehituz «denak gara kaltetuak, alkizar guztiak eta, haratago, mendia maite duen edozein. Ertzaintza gertatutakoa argitzen saiatzen ari da. Berandu baino lehen aurkituko dutela eta ondorioei aurre egin beharko diola espero dugu».

Gurpil lasterketa atzeratua

San Martin jaiei amaiera emango zion haurrentzako gurpil lasterketa bertan behera geratu zen igande goizean ari zuen euri zaparradarengatik.

Hala ere, txikienak ez dira aurten lasterketa gabe geratuko eta eguraldiak laguntzen badu igande honetan antolatuko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate