Diario Vasco

Xabier Mujika, lau t'erdiko pelota txapelketako garaile

Finalista eta antolatzaileak, herriko haurrekin.
Finalista eta antolatzaileak, herriko haurrekin. / NÚÑEZ

Giro euritsu eta hotzari aurre eginez, 4 t'erdiko pelota txapelketako finalak jokatu ziren atzo. Frontoian elkartu ziren herritarrak gogoz txalotu zituzten lau finalistak. Lehenengo hirugarren eta laugarren postuak argitzeko buruz-buru aritu ziren Ion Altuna eta Urko Aranzabe. Partidu berdindu baten ostean, Aranzabek lortu zuen garaipena 22 eta 16ko emaitzarekin.

Jarraian txapelketako finala jokatu zuten Manex Arrieta eta Xabier Mujikak. Erraz hartu zuen aurrea Mujikak eta ordu erdi eskasean jantzi zuen txapela 22-7 emaitzarekin. Alkizako Udalaren eta Ostatu Jatetxearen eskutik jaso zituzten sariak.

San Martin jaiak amaierara iritsiko dira gaur. Goizeko 10:00etan meza ospatuko da elizan eta ondoren, 11:00etan haurrentzako gurpil lasterketa antolatuko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate