Diario Vasco

Silo bolak egiteko plastikoen bilketa asteartean da

Goimen Elkarteak Ezkio-Itsason sortzen diren silo bolak egiteko plastikoen bilketa asteartean burutuko du. Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du errepide bazterrean, autobus geltoki aldamenean. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (bihar) atera beharko dira. Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta bidoiak ez dira atera behar.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate