Diario Vasco

Elkartasun merkaturako materiala

Bosgarren urtez Ongizate lantaldeak Elkartasun merkatua antolatuko du abenduan eta astelehenetik aurrera egun horretan saltzeko materiala bilduko dute. Proiektuan lagundu nahi dutenek etxean soberan duten materiala, jostailuak, etxetresna elektrikoak, musika CDak, arropa, liburuak eta abar Udaletxera edo Kultur Etxera eraman ditzakete. Aurten bildutako dirua garapenaren bidean lan egiten duten nazioarteko erakundeentzako diru-laguntzetara bideratuko da.

Eskerrak

Azaroaren 11n zendu zen Josetxo Arrizabalagaren emazte eta seme-alabek adierazi nahi dute «Oria Beilatokira eta larunbatean Salbador Deunaren parrokian izan zen hileta elizkizunera etorri zineten guztioi banaka-banaka eskerrak ematea ezinezko gertatzen zaigunez, idatzi honen bitartez bihotz-bihotzez eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu une gogor hauetan erakutsi diguzuen maitasunagatik».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate