Diario Vasco

Go!Azenen aurrestreinaldi arrakastatsua

Markel Olano diputatu navusia eta Mikel Irizar Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria ere izan ziren estreinaldian.
Markel Olano diputatu navusia eta Mikel Irizar Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria ere izan ziren estreinaldian.
  • Azaroaren 18an estreinatuko den telesaileko aktoreek herriz herri egin duten azken ekitaldia izan da

Go!Azen telesailaren aurrestreinaldi arrakastatsua egin zen atzo arratsaldean Gabirian jende asko bertaratu baita. ETB1en azaroaren 18an estreinatu aurretik, hainbat herritako zinema-aretoetan eskaintzen ari dira Go!Azen-en lehen atala. Foru Aldundiak antolaturik, Gabiriako ekitaldia herriz herri egin duten azkena izan da. 17:00etan egin zitzaien ongi etorria telesailean parte hartzen duten aktoreei, photocall eta guzti. Horretaz gain, bertaratu ziren gaztetxo askok sinadurak eskatu eta Go!Azen-eko pertsonaiekin (Gari, Desi, Peio, Haizea, Markel, Elene, Zuzen, Jontxu, Ane, Eli eta abarrekin) argazkiak atera ahal izan dituzte. Ondotik, lehen kapituloaren proiekzioa egin zuten Kultur etxean, aretoa jendez betea zegoela.

Pausoka ekoiztetxeak eta ETBk ekoiztutako Go!Azen telesailean, Basakabi udalekua ikasle talde berri bat hartzeko prest izango da: Umorea, maitasuna eta musika tartekatuko ditu telesailak hamar ataletan. Bizitza aldatuko zaie uda horretan bertan egongo diren neska eta mutilei. 2008an estreinatu zen Go!Azen filmaren eta 2010ean 12 atalez osatutako telesailaren arrakasten ondorioz berreskuratu dute telesaila. Grabaketa nagusia Azpeitian egin dute, Esklabetako komentuan, baina, horrez gain, Donostian ere filmatu dituzte atal berrietako irudiak.

Ekitaldia Gabirian burutzeko aukera Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiaren eskutik etorri da Gabiriara, Eskola Txikien koordinatzailearen bidez, lurralde oreka eta berdintasuna zaindu nahian, herri txiki batean horrelako ekintzek ere aukera izan dezaten. Ekitaldian Markel Olano diputatu nagusiak nabarmendu zuenez, «eskertzekoa da emandako aukera eta ETBko programaren produkzio arduradunek herri txikietan, kasu honetan Gabirian, dauden azpiegituretara egokitzeko izan duten malgutasuna».

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate