'Zerbeza perie' gaur Amezketan Kultur Asteari amaiera dotorea emateko

GOIKOETXEA

Ia bi astez luzatu den Kultur Asteari gaur emango diote bukaera amezketarrek. Azaroaren 2az geroztik egunero izan dituzte aukeran hitzaldi, aurkezpen edota festarako proposamenak. Eta azken egunerako 'Zerbeza perie' antolatu du Amezketako Gure Esku Dagok. 19:00etan jarri dute hitzordua Larrunarri pilotalekuan. Jatekoa norberak eraman beharko du, eta frontoian bertan parrila piztuta izango dutela adierazi dute antolatzaileek. Barrurako giroa izango omen dugu gaur arratsaldean, jan-edanerako giroa; nahi adina garagardo dastatu, bapo jan eta tertulia pixka bat egiteko, ezin hobea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos